Zelai-Ondoko IV. Auzo Bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Zelai Ondoko Jai Elkartea 2017ko eka. 2a, 17:37

Auzoko jaien barruan, aurten ere auzo bazkaria antolatu dugu, eta txartelak dagoeneko salgai daude Iluntze, Trigal, Zelaitxo eta Aritzbatalden; helduenak 15 euro balio du, eta haurrenak 12 euro (12 urtera arte).

Ekainaren 18an izango da bazkaria, 14:00etatik aurrera; eguraldi ona egingo balu, pistan bertan eta eguraldi txarrarekin, berriz, kiroldegian. Aurtengo menua ondorengoa izango da: haragi paella, txahala burduntzian eta postrea.