Zelai Ondoko V. Auzo Bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Zelai Ondoko Jai Elkartea 2018ko eka. 18a, 10:12

Urtero bezala, Zelai Ondoko jaiei amaiera ezin hobea emateko ekainaren 24rako (igandea) auzo bazkaria antolatu dugu. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude eta Iluntze, Trigal, Zelaitxo eta Aritzbatalde tabernetan eskura daitezke. Helduek 15€ ordaindu beharko dituzte eta, haurrek (12 urte artekoak) berriz, 12€. Aurtengo menua honakoa izango da: barazki paella, oilaskoa saltsan, postrea, kafea eta edaria. Azkar ibili eta ez itxaron azken momentura arte txartelak erosteko!