Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2022ko ira. 22a, 22:54
Asteburu honetan, lagunarteko partidez gain guztira 10 partida ofizial jokatuko dira Astin; 7 larunbatean eta 3 igandean.
Hemen dituzue ZKE futboleko neska-mutilek asteburu honetan etxean jokatuko dituzten partidak.
 
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat arratsaldean jokatuko du Pauldarrak taldearen aurka Astin 15:30etatik aurrera.
 
Gizonezkoen lehen taldeak ere larunbat arratsaldean jokatuko du Eibarren aurka Astin 17:00etatik aurrera.
 
Nazional mailako jubenil mutilek ere larunbat arratsaldean jokatuko dute euren partida, baina hauen kasuan etxetik kanpo, Gasteizen Aurrera de Vitoriaren aurka 17:00etatik aurrera.