2018ko antzezlanerako izena emateko epea ireki du Alprojak

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2018-05-21 11:06   kultura

2018ko antzezlanerako izena emateko epea ireki du Alprojak

Aurtengo Euskal Jaietan 40. urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak.

2018ko antzezlanerako izena emateko epa ireki du Alprojak

2018/05/19 - 2018/06/03

Urdaneta bidea, 13.pabiloia Zarautz

Aurtengo Euskal Jaietan 40.urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: Ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak. Izena emateko ez da beharrezkoa egun guztietan entsaiatu ahal izatea, eta horretarako norbere disponibilitatea azaltzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. 14 urte izan behar dira gutxienez parte hartu ahal izateko. Izen ematea eta disponibilitatearen aipamena internetez bakarrik egin ahal izango da aurten, eta horretarako ondoko loturan sartu, datuak bete eta "Bidali"-ri eman behar zaio. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc6N-tXaeuyDr8KiZ3zPGUlmpKntqq16ipJsF8RdA1lUFoJRw/viewform Izen emateko EPEA EKAINAREN 3a izango da. Ondoren, entseguei buruzko informazioa emailez jasoko dute partehartzaile guztiek. Gogoangarria izango den antzezlan honen parte izatera animatzen zaituzte Alprojak, ohiko herrilan eta umore onaren bidez!

Alproja taldearen antzezlana Aritzbatalde frontoian izango da

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2017-09-07 15:04   kultura

Alproja taldearen antzezlana Aritzbatalde frontoian izango da

Euskal Jai egunerako denboraldi iragarpenak euria egingo duela dio ziurtasun osoz eta ezinezkoa zaio Alprojari euripean antzezlana egitea. Hori horrela, emanaldia Aritzbatalde frontoian izango da.

Alprojak prest du larunbaterako antzezlana

Alprojak prest du larunbaterako antzezlana

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2017-09-05 18:14   kultura

Azken ukituak ematen ari dira Alproja antzerki taldeko kideak Euskal Jai Eguneko emanaldiari. Aste honetan, ostegunera bitarte, egunero dabiltza iluntzeko 21:00etan beren lokalean entseguak egiten. Aurtengorako prestatutako obrari Galtzanblea izenburua jarri diote, eta berezia izango da, Alprojak egingo duen 40. antzekia baita.

Alprojak izen emateko eguna aldatu du 14 urtetik beherakoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2017-06-07 08:22   kultura

Alproja antzerki taldeak izen emateko eguna aldatu du 14 urtetik beherakoentzat. Ostiral honetan izan beharrean, larunbatean izango da, ekainak 10, 10:30tatik 12:00tara Musika Plazan. Barkatu eragozpenak.

Alproja antzerki taldean izena emateko epea irekita

Alproja antzerki taldean izena emateko epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2017-05-31 14:39 Zarauzko Alproja antzerki taldeak prest du aurtengo Euskal Jaietako antzerkia eta entseguetan hasteko ordua da. Aurten 40.antzerkia izanik, berezitasunez beteriko obra izango da, adin guztietako herritarrei irekia, boluntario lana eta sormena sustatuz. Aurtengo entseguak ekainaren 12an hasiko dira. Ekainaren 12-15, 19-22, uztailaren 3-6, 10-13, 17-20, abuztuaren 23-24, 28-31 eta irailaren 4-7 bitartean egingo dira entseguak, 21:00etan Alprojaren AbendaƱoko lokalean. Entseatzea dagokien egunetan ordu horretarako bertaratzea, eta horrez gain antzezlanerako behar den materiala muntatzeko zenbait arratsaldetan laguntzera hurbiltzea da parte hartzaileei eskatzen zaiena. Aurten izen ematea AURREZ egin beharko da, gaurtik hasita ekainaren 9ra arte. Derrigorrezkoa da ekainaren 9rako izena emanda egotea. 14 urtetik gorakoek alproja.euskaljaia@gmail.com helbidera idatzi behar dute, edota ekainaren 9an 17:00etatik 19:00etara Alprojaren lokalera joan izena ematera. 14 urtetik beherakoentzat plaza mugatuak daude eta, beraz, ekainaren 9an 17:00etatik 19:00etara Alprojaren lokalean eman behar dute izena. Iriste ordenaren arabera beteko dira plazak. Izena ematerakoan, datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa, eta entseguak izango diren asteetan libre noiz dagoen. Azken hau ziur ez badakizu, adierazi zein den zure zalantza. Anima zaitezte aurtengo Euskal Jaietan Munoa Plaza kolorez janztera!

Alprojak 'ZRTZ 2016: Kultur herriburua' antzezlana eskainiko du bihar

Alprojak 'ZRTZ 2016: Kultur herriburua' antzezlana eskainiko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2016-09-08 12:00   kultura

Alproja antzerki taldeak prest dauka jada aurtengo Euskal Jaietako antzezlana: ZRTZ 2016: Kultur herriburua. Emanaldia 12:00etan Munoa plazan izango da, eta 11:45ean abiatuko dira aktoreak herriko kaleetan zehar kalejiran.

Alprojak gaur egingo du jendaurreko entsegua

Alprojak gaur egingo du jendaurreko entsegua

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2016-09-07 10:33   kultura

Gaur, irailak 7, Alprojak urtero egin ohi duen publiko aurreko entsegua egingo du. 21:00etan Alprojaren Abendañoko lokalean (Urdaneta bidea 13 pabiloia). Euskal Jaian antzezlana ikusi ezin dutenei antzezlana entsegu honetan ikusteko aukera eskainiko zaie.

Alproja 2016ko Euskal Jaietako antzezlana prestatzen hastera doa!

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2016-06-07 09:56   kultura

Alproja 2016ko Euskal Jaietako antzezlana prestatzen hastera doa!

Alproja taldearen entseguak ekainaren 13an hasiko dira, 20:30tan Alprojaren Abendañoko lokalean. Parte hartu nahi dutenek lehen entseguan bertan eman ahalko dute izena, edo bestela aurrez, Martiarena Zapategian edo alproja.euskaljaia@gmail.com helbidera idatzita. Hona hemen Alprojakoek spam moduan zabaldutako mezua:

Kaixo!! Plataforma berri honen bidez Alproja an

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2016-03-08 11:02 Kaixo!! Plataforma berri honen bidez Alproja antzerki taldeak urtean zeharreko albisteak argitaratuko ditu. Erne ibili!