Alproja 2016ko Euskal Jaietako antzezlana prestatzen hastera doa!

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2016ko eka. 7a, 09:56

Alproja taldearen entseguak ekainaren 13an hasiko dira, 20:30tan Alprojaren Abendañoko lokalean. Parte hartu nahi dutenek lehen entseguan bertan eman ahalko dute izena, edo bestela aurrez, Martiarena Zapategian edo alproja.euskaljaia@gmail.com helbidera idatzita. Hona hemen Alprojakoek spam moduan zabaldutako mezua:

Kaixo denoi!
Aurten ere Zarauzko Alproja antzerki taldea martxan jarriko da, Irailak 9ko Euskal Jairako antzezlan bikaina prestatzeko asmoz! Herritik herriarentzat eginiko lan honen partaide izan, entseguak giro ezin hobean bizitu eta Euskal Jai egunean primerako esperientzia igaro nahi baduzu, hau da zure lekua!
Animatzen??
Entseguak ondorengo egunetan izango dira:
- Ekainaren 13etik 23ra
- Uztailaren 4tik 14ra
- Abuztuaren 22tik Irailaren 7ra
Astelehenetik ostegunera arituko gara, gaueko 9etan, Alproja antzerki taldearen Abendañoko lokalean. Ezin duzula egunero etorri? Edo ez duzula horrenbesteko konpromezua hartu nahi? Lasai, aurkituko dugu lekutxo bat zuretzat!
Aurten gainera ba al dakizu jaieguna dela Gipuzkoa osoan? Hargatik dei berezia egiten diogu jende helduari, eta noizbait Alprojan parte hartu duten guztiei.

Izen ematea entseguetako lehen egunean izango da: EKAINAREN 13AN, 20:30etan Alprojaren Abendañoko lokalera azaldu eta bertan eman ahalko duzu izena. Egun horretan agertzerik ez bazenu, zoaz Martiarena Zapategira, bertan eman dezakezu izena aste honetan zehar, eta zure disponibilitatea ere zehaztu ezazu.
Esperientzia ahaztezina izango da! Animatu aktore moduan deabrukeriak egitera!!


Alproja antzerki taldea

Berria bazara eta Alproja antzerki taldearen lokala non dagoen ez badakizu, hona helbidea:
https://www.google.es/maps/place/Urdaneta+Bidea,+15,+20800+Zarautz,+Gipuzkoa/@43.277454,-2.180834,579m/data=!3m2!1e3!4b1!4m5!3m4!1s0xd51c850d6115e4d:0x70afaded0b8b1e6!8m2!3d43.2774501!4d-2.1786453