Alprojak 'ZRTZ 2016: Kultur herriburua' antzezlana eskainiko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia

Alproja antzerki taldeak prest dauka jada aurtengo Euskal Jaietako antzezlana: ZRTZ 2016: Kultur herriburua. Emanaldia 12:00etan Munoa plazan izango da, eta 11:45ean abiatuko dira aktoreak herriko kaleetan zehar kalejiran.

Aurtengo antzezlana Donostia 2016 kultur hiriburuaren parodia modukoa izango da, eta Zarauzko Euskal Jaiaren promozioa egingo dute. Hortik abiatuta, urtean zehar herrian eta munduan gertatutakoei kritika zorrotza egingo diete, umore puntutik betiere. Hainbat pertsonaia ezagun ere ekarriko dituzte taula gainera.

Azken urteetako dinamikari jarraituz, gero eta aktore gehiago, eta adin guztietakoak bildu dira taldean, herri lanean antzezlan hau aurrera ateratzeko. 70 aktore inguru izango dira aurten, gazteak ardatz izanik, baina haur eta heldu ugariren parte hartzearekin.