Euskal Astea 2017

Alproja taldearen antzezlana Aritzbatalde frontoian izango da

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Jai egunerako denboraldi iragarpenak euria egingo duela dio ziurtasun osoz eta ezinezkoa zaio Alprojari euripean antzezlana egitea. Hori horrela, emanaldia Aritzbatalde frontoian izango da.

Azken unera arte ez da jakingo aurretik ohiko kalejira egingo duten ala ez. Ziurra zera da, emanaldia 12:00etan hasiko dela eta frontoiak gehienezko edukiera duenez, aholkagarria dela lekua hartzera garaiz joatea. Sarrera erdiko eskilaretatik izango da, pistako nahiz frontoiko partidak ikustera sartzeko ohiko lekutik alegia.

Alprojak mimo guztiarekin prestatutako antzezlana izanik, frontoian ere ikusgarria izango dela ziurtatu dute taldekideek. Jende guztia bertaratzera animatu dute, kalean euritan ibili ordez alternatiba polita delako aterpean emanaldiaz gozatzea, jarraian kaleko festara giro onean irteteko.

Erlazionatuak

Alprojak prest du larunbaterako antzezlana

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz

Azken ukituak ematen ari dira Alproja antzerki taldeko kideak Euskal Jai Eguneko emanaldiari. Aste honetan, ostegunera bitarte, egunero dabiltza il...