Prentsa arrosa

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2019ko uzt. 22a, 10:30

X banatu egin da Yrekin joateko. Zk ume "subrogatua" izan du.

X,Y ala Z izan, A,B ala C aldizkarian azalduko da 1, 2 edo 3 kobratuta. Honen inguruan industria osoa dagoenez, sekretuak ez gordetzeko, gezurrak asmatzeko edota auziak galtzeko prestutasuna ageri da; horren guztiaren diru-buelta handiagoa da.

Izan ere, aldizkariak, telebistak, sareak,…, gure miseria txikien eskaparate handiak dira eta bezerorik falta ez zaion negozio bihurtu dira.

Por zierto, ba al dakizu X banatu egin dela? B aldizkarian irakurri dut.