Amatxo, ahal duzunian...

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2019ko abu. 12a, 10:05

Amatxo, ahal duzunian, botaizu loterixe …

Zergatik? Nahi dugulako…ondo pasau, ondo pasau,… Andramaixek”

Ederki askorik dio kantak. Bitartean, loteria tokatuko balitzaigu zer egingo genukeen hautatu ezinean ibiltzen gara, bukaerarik gabeko amets potoloetan murgildurik, benetako beharrak ez direnak asmatzeraino, zoriona gauza xumeetan dagoela ahaztuta.

Begira zein proposamen polita egiten digun hainbestetan kantatu eta errepikatutako kantak, herrian bertan festak gozatzea.

Amatxori loteria eskatu gabe ere, ez soilik berak botako ez digulako baizik eta ezezkoa bada frustrazioa bideratzen denbora ez galtze aldera, ondo pasatzea badago. Horretarako ez da dirurik behar.

Agian loteria tokatuz gero zer egingo genukeen galderari erantzun beharrean, helburua baldintzak eta ondorioak lantzea ez bada behintzat, dirurik gabe ondo pasatzeko moduak asmatu beharko genituzke. Harritu egingo gintuzke, bai ideia zaparradak, bai zoriontsua izatea zein erraza den egiaztatzeak.

Hausnarketa honetan uzteaz at, zarauztarra ez ezik azkoitiarra ere baden honek zorionez betetako Andramaixek opa nahi dizkizue bihotzez.

Eta … norbaitek loterixe botako balu, kolpeak ez dezala ondorio larririk ekarri.