Apaltasuna

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2020ko urr. 23a, 12:00

Hona hemen Arantxa Aldalurrek idatzitako testu berria, Apaltasuna.

Tertuliak filmak baino gehiago gustatzen zitzaizkidan garaian euskara irakasten nuen eta ideia politak ateratzen nituen haietatik ikasleekin erabiltzeko. Gaiei buruzko ikuspegi desberdinak begirunez eta lasaitasunez trukatzen genituen.

Gaur egun, berriz, zaila da begirunea eta lasaitasuna topatzea horrelako mahai inguruetan; are gehiago kostatzen da besteak esandakoari arrazoi puntua ematea, noiz eta, sarritan, adituak ez direnak ari direnean.

Hantustea ugaritu den honetan beti balioan jarri ditudan sorpresa, ikasteko gogoa eta apaltasuna botatzen
ditut faltan eta eraso pertsonalak, oihuak eta urguilua, soberan.

Miresten dudan jendea umila da, ego txiki edo gabekoa. Egoa harroa da eta, handitu nahian, txikitu egiten du pertsona. Nor inor baino ez gehiago, ez gutxiago dela argi izango bagenu lehiakortasun tranpa ugari ekidingo genituzke.

Harrokerietarako ez gauden garai honetan, apaltasunetik asko ikas dezakegu, egoa baino askoz eraikitzaileagoa baita.

Filma gehiago ikusten ari naizen une honetan ea tertulietatik ere ikasten jarraitzeko aukera dudan.