Darrai, darraite

Erabiltzailearen aurpegia

Arantxa Aldalurrek olerki modura egindako ekarpenberria da ondokoa: Darrai, darraite.

Gaztainek, zuhaitzek, distirek
darraite;
Ezusteek, topek, barreek
darraite;
Lilurek, asmoek, pozaldiek
darraite;
Orduek, egunek, urteek
darraite;
Joan ziren eta direnek gugan
darraite;

Zertzelada argi eta ilunen artean
darrai, bizitzak darrai.