Herriko taldeen partidak eta playeroak mintzagai gaurko saioan

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2016ko aza. 18a, 09:56
Kaixo entzule maite!! Gaurko saioan aspaldiko partez herriko taldeei egingo diegu errepasoa. Azken jardunaldietan izan dituzten emaitzak eta sailkapenean duten egoera aztertuko dugu. Asteburu honetan izango dituzten partidak albo batera utzi gabe, noski. Honez gain Ander “Risi” izango da gurean, Talai-mendiko jokalaria. Berarekin aurreko asteko playeroetako emaitzak errepasatuko ditugu eta ondoren 5. jardunaldiko kiniela egin. […]

Osorik irakurri