Erabakitze eskubidearen aldeko irratsaio berezia

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2017ko mai. 5a, 07:56
Igandean eta Urola Kostako herri askotan egingo diren galdeketak aprobetxatuz, irratsaio berezia burutuko dugu Zarauzko udaletxe plazatik Azkoitiako Kontrako Eztarrixe irrati librearekin elkarlanean. Saioa eguerdiko 13:30etan hasiko gara 15:00ak arte. Eta 18:00etatik aurrerako Zarauzko ekitaldia ere zuzenean emitituko dugu. Zarautz eta inguruetan FMko 99.3an edukiko duzue entzungai. Azkoitian berriz FMko 94.2an.

Osorik irakurri