Jaiotza eta Olentzero eramangarrien lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren abenduaren 23an, oporraldi hasierarekin, Jaiotza eta Olentzero eramangarrien XXVIII. Lehiaketa ospatuko da. Aurten ekitaldia Villa Mundan izango da.

Lanak hilaren 22ko goizean zehar jasoko dira, 10:00etatik 13:00etara bitartean, eta erakusgai izango dira sari banaketara arte: hori hilaren 23aren arratsaldeko 20.00etan ospatuko da.


Lehiaketaren kategori desberdinentzat sariak honakoak izango dira:
1. Gazte Saria (11 urtetik gora): 200 eurotako txartela, libuengatik trukagarri.
2. Haur Saria ( 10 urte arte): 175 eurotako txartela, material artistikoagatik trukagarri.
3. Originaltasunari Sari Berezia: 100 eurotako txartela, material didaktikoagatik trukagarri.


Parte hartzaile guztiek oparitxo bat jasoko dute bere lana aurkezteagatik.


Izen emateak helbide elektroniko honetan egin daitezke: artezaleakzarautz@gmail.com