XXXVII. Artisau Eguna izango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017ko uzt. 7a, 11:58

Datorren igandean Artisau Eguna ospatuko da Lege Zaharren enparantzan, Artezaleak elkarteak antolatuta, Kultura Sailaren laguntzarekin. Bertan Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako artisauak izango ditugu beren lanak erakusten.

Aurtengo bitxikeriak gyotaku tailerra, kaligrafia eta saskigintza erakustaldiak izango dira, ikusgarriak denak, Itziar Unzurrunzaga, Juan Luis Blanco eta Sergio Morenoren eskutik, hurrenez hurren.

Artezaleaken ekarpena, Lore Agirrek zuzendutako taldearekin, torno erakustaldia eta bertan egindako piezen aurkezpena izango da. Eta nola ez, zarauztar artisauek ere izango dute bere lekua. Azoka egun osoan egongo da zabalik, goizeko 11:00etatik gaueko 21:00etara.