Artezaleak: eskaintza berri eta erakargarriekin ikasturteari hasiera ematen

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017ko ira. 14a, 19:31

Urriaren 2an 2017-2018 ikasturteari hasiera emango diogu, aurten bi egoitza desberdinetan: Ebro Etxean eta Villa Mundan. Dagoeneko ireki da izena emateko epea, ikastaro desberdinetan artearen eta artisautzaren munduan murgiltzeko. Eskaintza zabala da haur, gazte eta helduentzat.

Haurren tailerren artean, 5 urtetik gorakoentzat, keramika, zirkomotrizatea, plastika, espresio tailerra, joskintza, sormena eta pintura eta antzerkia eskaintzen dira. Gaztetxoentzat, 12 urtetik aurrera, joskintza, marrazketa eta pintura, zeramika eta antzerki tailerrak daude antolatuta. Helduentzat berriz, betiko aukeren artean bolilloak, laboreak, joskintza, zeta eta portzelana gaineko pintura, espresio tailerra, marrazketa eta pintura tailerrak, keramika, zaharberritzea eta antzerkia ditugu.

Aurtengo ekarpen berria kaligrafia izango da, Juan Luis Blancoren eskutik. Diseinatzaile grafiko zumaiarra, tipografian aditua, Type Directors Club-ek saritua izan zen joan den urtean Harri tipografia sorkuntzagatik; berak asmatutako euskal tipografia berezi honek, arabiar, ziriliko, greko eta bereber eraginak uztartzen ditu, besteak beste. Tailerraren erakargarritasuna bere alderdi praktikoa da, diseinatzaile grafiko, errotulazio lanetan aritzen diren eta baita ostalaritza eta komertzioan aritzen direnentzat ere.

Halaber, hilero tailer monografikoak aurkeztuko dira. Hauei hasiera ematen, urrian, itxura aholkularitza Ana Isabel Azpiazu izango dugu, eta honi Amaia Xinkuren opari tailerrak jarraituko dio. Dietetika eta elikadura, mozorro joskintza, erretratu eta paisaiak, gyotaku eta edizio digital tailerrak izango ditugu jarraian.

Tailerrek egun eta ordutegi zehatzak dituzte, baina taldearen eskaeraren arabera aldagarriak izango dira, beti ere ikasleen eskaerara egokituz. Jarduerak ezezagun egiten zaizkienei, tailerrak ezagutzeko gonbidapena luzatzen diegu. Informazio guztia gure web orrialdean eskuragarri dago www.artezaleak.eus. Izenematea telefonoz 943-83 55 68 edo mailez egin daiteke, artezaleakzarautz@gmail.com helbidera idatziz.