Irudi pertsonalaren inguruko hiru ikastaro eskainiko ditu Artezaleakek

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017ko urr. 12a, 11:45

Irudi pertsonalaren inguruan hiru ikastaro monografiko antolatu ditu Artezaleak elkarteak. Arropa, ileapainketa eta makillajea landuko dira, saio desberdinetan, 3 larunbatetan zehar: urriaren 21ean zein 28an eta azaroaren 4ean, goizeko 10:00etatik 13:00etara, 15 eurotan saio bakoitza. Irakaslea Ana Isabel Azpiazu izango da, profesional bikaina arloan. Interesa dutenek telefonoz edo posta elektroniko bidez eman dezakete izena, 943-835568 telefono zenbakira deituta edo artezaleakzarautz@gmail.com helbidera idatzita.