Azaroaren 25ean xaboi tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017ko aza. 8a, 10:48

Azaroaren 25ean xaboi tailerra izango dugu Ebro Etxean. Jone Aldabaldetreku izango dugu irakasle, Basare proiektuaren buru. Goizeko 10:00etatik 14:00etara ospatuko da, eta ikasiz gain, bi xaboi eramango dituzu etxera. Prezioa: 20 euro Izen ematea: artrezaleakzarautz@gmail.com edo 943-83 55 68.