Azaroaren 18 eta 25ean, argazki album digitalen ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia

Azaroaren 18 eta 25ean, Artezaleak Elkarteak Argazki Album Digitalen ikastaroa antolatu du. Villa Mundan izango dira bi saioak, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara eta Mariajo Legorburu izango dugu irakasle. 30 euroko prezioa izango du. Izenematea: artezaleakzarautz@gmail.com edo 943-83 55 68.