Gabonak

XXIX. Jaiotza eta V. Olentzero Eramangarrien Lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2017ko abe. 22a, 12:17

Zabaldu da jada Jaiotza eta Olentzero Eramangarrien Lehiaketa eta erakusketa, urtero bezala, Artezaleak antolatuta Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Lanak ikusgai dira Villa Mundan larunbatera arte, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean, arratsaldeko 19:30ean jakingo dugu zein izan diren sarituak.

Aurten, 22 jaiotza aurkeztu dira. Lehiaketaren maila desberdinentzat sariak honakoak izango dira:

1. Gazte Saria (11 urtetik gorakoena): 200 eurotako txartela, liburuengatik trukagarri.

2. Haur Saria (10 urte artekoena): 175 eurotako txartela, material artistikoagatik trukagarri.

3. Originaltasunari sari berezia: 100 eurotako txartela, material didaktikoagatik trukagarri.

Parte hartzaile guztiek oparitxo bat jasoko dute bere lana aurkezteagatik.