ARTEZALEAK, IKASTURTE BERRIA

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2018ko ira. 14a, 11:37
ARTEZALEAK: ikasturte berria Urriaren 1an 2018/2019 ikasturteari hasiera emango diogu, aurten ere, iaz bezala, Ebro Etxean eta Villa Mundan. Dagoeneko ireki da izena emateko epea ikastaro desberdinetan, arte eta artisau jardueretan trebatzeko. Eskaintza zabala da haur, gazte eta helduentzat. Haurrentzat zeramika, zirkomotrizatea, plastika, espresio tailerra, joskintza, sormena eta pintura, komikia eta ilustrazioa, eskulanak ingelesez eta antzerkia eskaintzen dira. Gaztetxoentzat joskintza eta zeramika ikastaroak daude. Helduentzat berriz, betiko aukeren artean bolilloak, laboreak, joskintza, zeta eta portzelana gaineko pintura, marrazketa eta pintura tailerrak, , komikia eta ilustrazioa, zeramika, zaharberritzea, clown tailerra, kaligrafia eta antzerkia ditugu. Halaber, urtean zehar tailer monografikoak aurkeztuko dira. Jarduerak ezezagutu nahi dituenei , bertaratu eta tailerrak ezagutzeko gonbidapena luzatzen diegu . Informazio guztia gure web orrialdean eskuragarri dago www.artezaleak.eus. Izenematea telefonoz 943835568 edo mailez egin daiteke :artezaleakzarautz@gmail.com