XXX. Jaiotza eta VI. Olentzero eramangarrien lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2018ko abe. 21a, 19:00

Zabaldu da jada Jaiotza eta Olentzero eramangarrien lehiaketa eta erakusketa, urtero bezala Artezaleak Elkarteak antolatua Zarauzko Udalaren laguntzaz. XXX. urteurrena ospatzearren, sari berezi bat izango dugu aurten. Lanak ikusgai izango dira asteburuan zehar Villa Mundan, arratsaldeko bostetatik zortzietara. Sari banaketa igandean izango da, arratsaldeko 19:30ean.