LVI. Zarauzko Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2019ko uzt. 19a, 17:00

 

Urtero bezala uztaileko hirugarren igandean, hots, igande honetan, Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketa ospatuko dute. Aurten 56. aldiz jokatuko dute lehiaketa. Goizean zehar margolariak Alde Zaharrean eta itsas pasealekuan ariko dira lanean. Margolanak 13:00etatik aurrera Lege Zaharren Enparantzan izango dira ikusgai, eta epaimahaiak 14:00etan sarituko ditu. Astelehenetik aurrera Etxezabalako erakusleihoan jarriko dituzte ikusgai lan sarituak.