Artezaleak 2019-2020 ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2019ko ira. 13a, 12:36

Irailaren 30ean 2019/2020 ikasturteari hasiera emango diogu, aurten ere, iaz bezala, Ebro Etxean eta Villa Mundan. Zirkomotrizitate, antzerki eta clown ikastaroak Villa Mundan izango dira; gainontzekoak Ebro Etxean. Dagoeneko ireki da izena emateko epea ikastaro desberdinetan, arte eta artisau jardueretan trebatzeko. Eskaintza zabala da haur, gazte eta helduentzat.