Artezaleak, haur eta helduentzat urteko ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2021ko ira. 8a, 12:23

Urriaren 4an ikasturte berriari hasiera emango diogu, eta dagoeneko ireki da izena emateko epea, arte eta artisau jardueretan trebatzeko.

Haurrentzat buztina, sormena eta pintura, marrazketa esperimentala, joskintza eta tuti fruti tailerra izango ditugu. Helduentzat, berriz, pintura tailerra, pintura aurreratua, bolilloak, laboreak, joskintza, altzarien zaharberritze eta birziklatzea eta zeramika tailerrak daude aukeran.

Izen emateak emailez edo telefonoz egin daitezke: artezaleakzarautz@gmail.com
eta 943-83 55 68.