AIRE ZABALEKO PINTURA LEHIAKETA

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2022ko eka. 30a, 11:41

 

 

 LVII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa,XXII   Julian Ugarte Memoriala.

Datorren igandean, uztailak 3, LVII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa , XXII Julian Ugarte Memoriala ospatuko da.

Lehiaketa Artezaleak Elkarteak eta Kultura Departamentuak antolatzen dute, eta edonork hartu dezake parte egun berean izena emanez.

Urtero bezala, margo lanak aire zabalean egingo dira, parte zaharrean zehar, artisten begirada berezia islatuz. Teknika eta interpretazioa libreak izango dira.

Epaimahaia Iñigo Manterola eta Marian Aranburu margolariek eta Leticia Eizagirre galeristak osatuko dute. Margo lanak 13.00etan jaso eta Merkatu Plazako erakusketa aretoan izango dira ikusgai, sari banaketa arte.

Lehen saria 1.000 eurotakoa izango da, bigarrena 800 eurotakoa eta hirugarrena 500 eurotakoa. 300 eurotako sari berezia jasoko du bertako margolari onenak eta sari bana gazte eta haur irabazleek ere.