Dandak gonbidapena luzatzen die festak antolatu nahi dituen orori

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2018ko ots. 12a, 17:09

Azken hilabete hauetan eratze prozesuan aritu gara DANDA Gazte Asanbladan, eta erabaki dugu geure gain hartzea orain arte Gurekin Jaik bere bizkarrean hartutako lana. Hori dela eta, aurtengo San Pelaioetan festa herrikoiak bermatzeko apustua egingo dugu.

Dagoeneko martxan gabiltza festak antolatzeko helburuarekin, eta, horregatik, deialdi ireki bat egin nahi diogu festak antolatu nahi dituen edozein eragile edo norbanakori DANDAko festen lan-taldearekin biltzeko, gurekin elkarlanean aritzeko. Bilera hilaren 15ean, ostegunean, izango da, Putzuzulo Amets Fabrikan, 19:00etan.
Agertu ezin duenak, interesik balu, idatz diezagula danda.gazte@gmail.com helbidera.

FESTAK HERRITIK ETA HERRIARENTZAT! DANDA Gazte Asanbladako Festen Lan-taldea