Sanpelaioak 2018

Sanpelaioetako txosnen txandak betetzeko deialdia egin du Dandak

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2018ko eka. 12a, 16:50

Aurtengo Sanpelaioak bereziak dira Dandarentzat: Gurekin Jairi testigua hartu genion duela urte bete eskas eta hainbeste laguntzari esker, gure herriak merezi dituen festak antolatzeko gai izan gara.

Herriarentzako festak herriak atera behar ditu aurrera. Orain arte jasotako laguntza guztiak jarraipena behar du. Txosnetara ondo pasatzera etorriko zarela espero dugu, egitarauaz, jendeaz eta gune aske batez gozatzera. Baina hori posible izan dadin, zuk parte hartzea ere beharrezkoa da. Animatu zu eta Animatu ingurukoak txosnetako turnoak betetzera!

Taldean elkartu, ordutegiko turno bat aukeratu eta gure e-mailera mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, ekainaren 15a baino lehen. E-maila: danda.gazte@gmail.com

ANIMATU GOZATU NAHI DITUZUN FESTAK POSIBLE EGITERA! GORA FESTA HERRIKOIAK!