Hainbat bilera deitu ditu Danda Gazte Asanbladak hurrengo asterako

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2018ko uzt. 21a, 15:01

Sanpelaioak igaro ziren, ederki igaro ere. Baina konturatzerako, Euskal Astea ere ate joka daukagu! Festen prestaketari eta beste zenbait gairi heltzeko Dandako kideok pare bat bilera deitu ditugu datorren asterako.

Datorren asteartean, hilaren 24an, 19:00etan Munoan bilduko gara Euskal Asteko egitarauaren prestaketak martxan jartzeko. Horrez gain, larunbatetako ohiko asanblada Musika Plazako kioskoan egingo dugu datorren astean, ohiko orduan.

Hurbiltzen den oro ongi etorria izango da!