Euskal Astea 2018

Euskal Jaiak auzolanean egiteko deialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2018ko abu. 27a, 16:19
Sanpelaioetako txosnak muntatzeko hainbat lagun elkartu ziren. (Amaia Urbieta Arruti)

Euskal Jaiak auzolanaren bidez aurrera atera ahal izan daitezen, lan ezberdinak egiteko zenbait data finkatu dituzte.

Txosnagunean kokatuko duten Puntu Morea prestatzeko eta pankartak egiteko elkartuko dira gaur, 17:00etan Putzuzulo gaztetxean. Abuztuaren 29an, asteazkenean, 8:45an, txosnen muntaketa lanak izango dira. Abuztuaren 30ean, ostegunean, txosnetako eskaerak iritsiko dira, eta jasotako guztia antolatzeko boluntarioak beharko dira. Azkenik, abuztuaren 31n, ostiralean, txosnagunea apaintzeko deialdia egin dute.

Laguntzeko prest dagoen oro ongi etorria izango da! Festa egin eta egin festak!