Euskal Astea 2019

Bideoa. 'Toldotik At!' ekimenaren amaiera ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2019ko ira. 18a, 18:52

Danda Gazte Asanbladak eta Gerizak elkarlanean antolatutako uda osoko egitarauari amaiera emateko ekitaldia egin zuten Euskal Astean, txosnagunea zabaltzearekin batera.

'Toldotik At!' ekimenaren barruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte: jantoki sozialak, eztabaida saioak, zineforuma, bertso afaria... Ekimena borobiltzeko, arte diziplina ezberdinak uztartu zituen ekitaldia eskaini zuten irailaren hasieran, Euskal Astearen barruan.