'Leihotik At!' podcasta-2. atala: Txagorritxu erietxeko mediku baten testigantza

Erabiltzailearen aurpegia

Podcast programa honen bigarren atala duzue honako hau. Elkarrizketa mamitsu bat dakarkigu: Gasteizko Txagorritxu erietxeko mediku baten testigantza jasoko dugu. Gozatu!

Osasun eta krisi sozial honen aurrean, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kideok ez daukagu besoak gurutzatuta geratzeko asmorik. Guk argi daukagu: isolamenduaren aurrean erantzun kolektiboa, eta desinformazioaren aurrean begirada kritikoa.

Etxean gaude, bakartuta, isolatuta... Baina ez dezagun egoera ontzat eman. Findu belarria eta zorroztu ikuspuntua. Entzun 'Leihotik At!' podcasta!