'Leihotik At!' podcasta - 12.atala: "Galdera ikurrak ikaskide"

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2020ko mai. 11a, 18:51

Hamabigarren atal honetan ziurgabetasun egoeran dauden bigarren batxilergoko ikasleekin izan gara. Zarauzko Oteitza Lizeoko bi ikasleren testigantzak jaso ditugu, eta elkarrizketako atalean, bestalde, Azpeitiko Ikasle Autodefentsa Sarekoekin solasalditxo bat eduki dugu ikasketa prozesuari aurre egiteko martxan jarri duten dinamika dela-eta.

Aisialdiko tartean Martxel Mariskal idazlearen testu bat eta Gata Cattanaren olerki baten errezitaldi musikatua prestatu dizuegu, arintze aldera.