Aurten ez dago baldintzarik NasPelayo jaiak antolatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2020ko eka. 24a, 16:05

Aldaketa asko bizi izan ditugu guztiok azken hilabeteetan, ezustean harrapatu baikintuen alarma egoerak eta horren ondoren etorri den egoera ziurgabeak.

Nahasmenaren eta ezjakintasunaren erdian, guztiontzat izan da zaila etor zitekeenari begira jartzea eta egoera aldakor hau zer nolakoa izango zen aurreikusten saiatzea. Horixe izan da Danda Gazte Asanbladako kideon kasua ere, eta aurtengo NasPelayo jaien datak parez pare ikusten bagenituen ere, galdera-ikurrak izan dira nagusi.

Asteak joan asteak etorri, ziurgabetasuna gero eta ageriagoa izan da. Uste dugu aurten ez dagoela baldintzarik NasPelayo jaiak antolatzeko eta festak urtero bezala ospatu ahal izateko. Hargatik, arduraz jokatu eta etorkizunari begira jarri gara. Ea zer-nolako bilakaera izaten duen honek guztiak, eta horren arabera, espero dugu berandu baino lehen zer edo zer antolatzeko gai izango garela. Zain jarraituko dugu bitartean. Era kolektiboan eta antolatuta, aurrera egin eta elkar ikusiko gara herriko kale eta plazetan.