Ikasturtea hasteko, murala margotu dute Danda Gazte Asanbladakoek

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo egin zuten ikasturteko 0. asanblada Danda Gazte Asanbladako kideek. Putzuzulo gaztetxean elkartu ziren ikasturte berriari begira jartzeko eta, datorrenari indartsu ekiteko, mural margoketa egin zuten gaztetxeko hormetako batean.