zarauzkohitza.eus

Alkartasuna2017 parte hartze prozesua

Erabiltzailearen aurpegia EA Zarautz 2017-05-19 15:36   Politika

Astelehen honetan, Zarauzko Alkartetxean, arratsaldeko 19:30etan, Eusko Alkartasunaren Biltzarrerako adostu nahi ditugun konpromisoak (http://alkartasuna2017.eus/konpromisoak/) eta zuzendaritza berria aukeratzeko ireki den prozesu parte hartzailera gonbidatu nahi dugu etorri nahi duen Gipuzkoako EA-ren militante orori. 

Afiliatu guztiei irekia dagoen bilera honetan, konpromisoen inguruan ekarpenak jasotzeko lanketa egingo dugu eta ondoren militante oro bere aukera izango du zuzendaritza aukeraketan hautagaien izenak emateko. Euskal herri osoan ematen ari den militanteen arteko partaidetza honetaik irtengo dira datozen 4 urteetan garatuko ditugun konpromisoak eta Alderdiaren zuzendaritza. ZATOZ ETA PARTE HARTU, ZURE AUKERA DA!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa