Zarauzko Eusko Alkartasunak ezohiko batzarra deitu du

Erabiltzailearen aurpegia EA Zarautz 2021ko ira. 16a, 08:00

Eusko Alkartasuna Tokiko Mahai Politikotik kanporatu dute.

Zarauzko Eusko Alkartasunak berriki jakin du Zarauzko EH Bilduko ordezkarien ahotik Eusko Alkartasuna Tokiko Mahai Politikotik kanporatu dutela. Hori dela eta, EAko Tokiko exekutiboak, premiazko bilera batean bildurik, Tokiko Batzar berezi baterako deia egin du. Batzarra, asteazkena, irailaren 22rako deitu dute, arratsaldeko 19:00etan. Bertan egoera berriaren aurrean eman beharreko pausoak eztabaidatuko dira afiliatu eta jarraitzaileekin.