Legebiltzarrerako hauteskundeak

Hauteskundetarako bulegoa zabalik dute herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz 2016ko ira. 8a, 18:18

Irailaren 7an EH Bilduren Hauteskundeetarako bulegoa ireki zen Zigordia Kaleko 16. behean (Chapucetti aurrean). Zarauzko EH Bilduk zarauztar guztiei jakinarazi nahi die bulegoa herritar guztientzat irekita dagoela, bertara gerturatzeko gonbitea luzatuz.

Bulegoaren ordutegia honakoa da:astelehenetik ostiralera, 11:30etik 14:30era eta 17:30etik 20:30era; larunbatetan 10:00etatik 14:30era; eta igandetan 12:00etatik 14:30era. Bertan, zarauztarren edozein duda argitu, posta bidezko bozkaren tramitazioa egin edota bestelako informaziorik jasotzeko aukera eskaintzen da.

Azkenik, irailaren 17an (larunbatean), EH Bilduk Ekitaldi Nazionala egingo du Miribillan, Bilbon. Bertara joateko autobusak jarriko dira, eta izen-ematea zabalik dago EH Bilduko Bulegoan, Alkartetxean, Arrano eta Eguzki tabernetan. Autobusak 16:00etan aterako dira Eguzki paretik. Animatu!