Bideoa: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia Mobibike egunean

Erabiltzailearen aurpegia Erlo Telebista 2018ko urr. 30a, 12:52

Hamargarren urtez ospatu zuten Mobibike eguna igandean, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen eskutik.

Honako hauek izan dira Aspanogik antolatutako egitasmoarekin bat egin duten talde eta eragileak, besteak beste: Osakidetzako sendagileak, Pagoeta Mendizale Elkartea, Amenabar taldeko jokalariak, Zarauzko Kirol Egokituko federazioa, Errugbi Taldea, suhiltzaileak, Jalgiko dantzariak, txirrindulariak, pelotariak eta abar.