Udal eta Foru Hauteskundeak

Bideoa: Zarauzko alkategaien mahai ingurua

Erabiltzailearen aurpegia Erlo Telebista 2019ko mai. 23a, 17:33

Atzo izan zen Modelo aretoan Urola Kostako HITZAk, Arraio irratiak eta Erlo Telebistak antolatutako alkategaien arteko mahai ingurua.

Igandean 18.797 herritar daude boza ematera deituta, udaletako eta batzar nagusietako ordezkariak aukeratzeko. Zarautzen bost dira aurkeztutako zerrendak, eta haietako lau alkategaik hartu zuten parte mahai inguruan: Xabier Txurruka (EAJ), Itziar Murua (EH Bildu), Gloria Vazquez (PSE-EE) eta Ana de Benito (Ahal Dugu-Equoberdeak).

Erlo Telebistak eta Arraio Irratiak mahai ingurua zuzenean eskaini zuten beren euskarrietatik, eta hemen dago ikusgai Erlo Telebistak hartu zuen mahai inguruaren bideoa.