Bideoa: Eratu dute udalbatzar berria

Erabiltzailearen aurpegia Erlo Telebista 2019ko eka. 17a, 15:00

Larunbatean egin zuten udalbatzar berria osatzeko bilkura. Xabier Txurrukak hartu zuen aginte makila, eta bigarren aldiz, Zarauzko alkatea izango da EAJren zerrendaburua.

Maiatzean izan ziren udal hauteskundeak. Hiru aste pasatu dira dagoeneko, eta iragan larunbatean, ekainak 15, udalbatzar berria eratu zuten. Ez zen ezustekorik izan, eta EAJ alderdiak aurkeztutako zerrendaburuak hartu zuen aginte makila. Hala, datozen lau urteetan ere Xabier Txurruka izango da Zarauzko alkatea.

Udalbatzarra osatuko duten gainontzeko 20 zinegotziek ere larunbatean hartu zituzten karguak.