Bideoa: Erraldoiek eta buruhandiek Zarauzko kaleetan egin zuten bat atzo

Erabiltzailearen aurpegia Erlo Telebista 2019ko eka. 30a, 18:14

Jaiak ez du etenik Zarautzen. Atzo, larunbata, Erraldoien eta Buruhandien Zarauzko Topaketa izan zen, laugarren urtez jarraian.

Bidasoako erraldoiek, Buztintxuriko Erraldoi Konpartsak eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkarteak egin zuten bat Lege Zaharren Enparantzan, eta gero, kalejira egin zuten herriko kaleetan barrena.