Bideoa: kukaña eta ur jolasak egin dituzte ostegunean portuan

Erabiltzailearen aurpegia

Uda iristearekin batera, portuak kukaña eta ur jolasak hartu ditu aurten ere. Ostegun arratsaldeetan egingo dituzte haur eta gaztetxoentzako jolasak bertan, aurrenekoa atzo bertan.

Herriko haur eta gaztetxo asko elkartu zen atzo arratsaldean portuan, kukañaz eta ur jolasez gozatzeko. Hurrengo hitzordua uztailaren 18an izango da, 17:00etatik aurrera.