Bideoa: Zarauzko udalbatzaren uztaileko ohiko osoko bilkura

Erabiltzailearen aurpegia

Udalbatza berriaren aurreneko ohiko osoko bilkura izan zen iragan asteartean. Besteak beste, TAO sistema edota hondartzako sorospen zerbitzua izan zituzten mintzagai.

Zarauzko udalbatza berria uztailaren 2an bildu zen aurrenekoz, ezohiko deialdia izan bazen ere. Besteak beste, udal agintarien eta zinegotzien ardurak erabaki zituzten, baita beren liberazio mailak eta ordainsariak ere. Hala, zortzi liberazio oso izatea onartu zuen udalbatzak.

Iragan asteartean, uztailak 23, ohiko osoko bilkura izan zen. TAO sistema edota hondartzako sorospen zerbitzua izan zituzten hizpide. Zerbitzuaren inguruko mozio bat aurkeztu zuen EH Bilduk.