Bideoa: Narros eta Munoa inguruko hondartzarako sarbideak hesitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erlo Telebista 2020ko eka. 3a, 17:00

Aste hasieran Desertu Txikia hesitu zuten bezala, Narros eta Munoa inguruan hasi dira orain hondartzarako sarbidea kontrolatzeko prestaketa lanekin. Hasierako bi sarbideak itxi dituzte, Narrostik gertuen daudenak, eta Munoa azpikoa, berriz, irekita. Era berean, hainbat burdinazko zutoin iltzatu dituzte, Narros aurrean eta Munoatik Nautiko pareraino. Itxura guztien arabera, hesiturak jarraipena izango du malekoian.