Euskaraldia

Antolatuko al dugu Euskaraldia?

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz 2018ko mai. 2a, 18:03

Zarauzko Euskaraldia antolatzen dabilen batzordean zure parte-hartzea ere nahi dugu

Euskaraldia Zarautzen antolatzen dabilen batzordeko kideok hilero elkartzen gara eta bileretara etortzeko deialdia zabaldu nahi dugu, nahi duen orok ere parte hartzeko aukera izan dezan. Euskaraldiaren inguruko ekimenak, herriko elkarteetara saretzea, komunikazio lanak eta festak dira lantzen ditugun gaietako batzuk. Adin, afizio, gusto eta kolore guztietako jendea bildu nahi dugu, Zarauzko Euskaraldia anitza eta zabala izan dadin. Ideiaren bat duzula? zatoz Antoniano Ikastetxera maiatzaren 3an arratsaldeko 18:00etan edo jarri gurekin harremanetan zarautz@euskaraldia.eus helbide elektronikoan. ONGI ETORRI!