#2 - ETXEALDITIK EUSKARALDIRA: Pintxopotea, euskaraz!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz 2020ko api. 25a, 11:46

PINTXOPOTEA, EUSKARAZ! 

Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu... birtualki bada ere?!

Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei, eta egin pintxopotea euskaraz!

Proposamena gauzatuz gero, elkarbanatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin. Erabili @euskaraldia , @zarautzeuskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan elkarbanatzeko, edota bidali zarautz@euskaraldia.eus helbide elektronikora.