#3 - ETXEALDITIK EUSKARALDIRA: Gonbidatuko dugu euskara gure mahaira?

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz 2020ko api. 26a, 11:56

Bazkaldu ere, euskaraz!

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!  

Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!

Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu @euskaraldia, @zarautzeuskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko. Edo bidali zarautz@euskaraldia.eus helbide elektronikora.