#4 - ETXEALDITIK EUSKARALDIRA: Bete ditzagun sareak esker on mezuekin!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz 2020ko api. 27a, 11:00

BIDAL DITZAGUN ESKER ON MEZUAK!

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.

Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia zein @zarautzeuskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.