Aldaketak Fiare Zarautz taldearen funtzionamenduan

Erabiltzailearen aurpegia Fiare Zarautz 2016ko mar. 7a, 19:13

Martxotik aurrera zenbait aldaketa izango ditugu Fiare Zarautz taldearen funtzionamenduan:

Alde batetik, asteartero irekitzen dugun informazio puntua tokiz aldatuko da eta udalak utzitako beste lokal batean egongo gara, Zigordia kalean, Gazteleku azpialdeko bulego batean, hain zuzen ere. Orain arte bezala, ordutegia 18:30tatik 20:00tara izango da, esan bezala, asteartero.

Bestalde, edozein zalantza argitzeko nahiz informazio eskaera egiteko helbide elektroniko berria jarri dugu martxan, fiarezarautz@gmail.com, eta telefono zenbaki bat ere bai, 634404758.